Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko Gipuzkoako etxebizitzaren merkatua aztertu du.
Prezio horrek aurreko hiruhilekoarekiko %0,8ko igoera bat suposatzen du, eta %5,7koa joan den urtearekin alderatuta. Horrela, batez beste, 500.000 euro inguruko prezioa dauka 80 metro koadroko etxebizitza batek Donostian. Bestalde, Gipuzkoan ere maximo historiko berri bat ezarri da hiruhileko honetan, metro koadroko batez besteko 3.698 euroko prezioarekin.
Era berean, txosteneko datuen arabera, 460 etxebizitza salerosketa egin dira hirian 2025eko apiriletik ekainera, aurreko hiruhilekoan baino %23,8 gutxiago. Datuak zehatzago kontsultatu nahi izanez gero, hemen daukazue txostena, osorik.