Lide Marquet eta Alex Ojanguren donostiarrak izan dira azkarrenak

Eguraldi txarrari aurre eginez, Irlako igeriketa zeharkaldia egin zuten atzo goizean. Dena dela, ibilbidea aldatu behar izan zuten itsasaldiarengatik, eta parte hartzaileek ez zuten Santa Klara uhartea inguratu behar izan. Kontxako badian egin zuten haurrek 600 metroko ibilbidea, eta helduek 3.000 metrokoa.
Donostiarrak izan ziren garaile helduen mailako bi kategoriatan. Emakumezkoetan, Lide Marquet izan zen azkarrena (00:48:10), eta iazko garaipena errepikatu zuen. Gizonezkoetan, berriz, Alex Ojanguren izan zen onena (00:43:39).