60 jokalaritik gora lehiatuko dira Donostiako lehen WTA emakumezkoen tenis txapelketan
Hilaren 6tik 13ra bitartean WTA125 Nazioarteko Opena aurrera eramango dute RC Tenis SS udal instalazioetan.

Euskal Herriko lehen Women’s Tennis Association (WTA) txapelketa jokatuko dute hilaren 6tik 13ra bitartean Donostian. Aurten, 64 jokalarik parte hartuko dute eta, horrez gain, binakako txapelketa bat egingo dute, hamasei bikoterekin. Guztira, 98.000 euro banatuko ditu saritan.
Tennium konpainia da txapelketaren antolatzailea, Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean. Antolatzaileen esanetan, ekitaldi hori urrats erabakigarria da emakumezkoen kirola eta teniseko gazte talentua sustatzeko eta Euskal Herria WTAren egutegi ofizialean kokatzen du. Izan ere, EAEko lehen WTA txapelketa izango da, eta Estatuan egiten diren kategoria honetako gutxietako bat.
WTA sailkapeneko 99.a den Mayar Sheriff egiptoarra da faboritoa, Madrilgo Opena irabazi zuen maiatzean. Garaipena lortzeko lehian WTAko sei titulu dituen Alize Cornet frantziarra edota Ane Mintegi izango ditu aurkari. Idiazabaldarrak Wimbledon junior irabazi zuen 2021ean.
Edonola, ez dute soilik tenis profesionaleko figura nagusiak ariko, euskal tenisaren etorkizuneko promesentzako tartea ere izango du, 14 urtez azpiko emakumezkoen txapelketa baten bidez. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatuko dute, hilaren 11tik 13ra bitartean. Txapeldunarentzat 500 euroko diru saria izango da, 250 eurokoa, txapeldunordearentzat.