Arroza bilduko du Zaporeak elkarteak estropadetan

“Gurekin arraun egin” lelopean, Donostiako jaia elkartasun festa bihurtu nahi du Zaporeak elkarteak. Horretarako, irailaren 7ko eta 14ko goizetan, 9:30etatik aurrera, stand batekin egongo dira Bulebarrean arroza biltzeko. Bertan egongo da arroza erosteko aukera.
Estropadetako “traineru horiek metaforikoki betetzeko” eskaria egingo dute, “asiloa eskatzen duten pertsonak Lesbosera iristen diren ontzien hain antzekoak, eta horri buelta emateko”.
“Greziako uhartean iristen diren edo hondoratzen diren paterak koloretako traineru bihur daitezela, arrozez beteta eta estropadetako jarraitzaile guztien animo eta elkartasun oihuekin”.