Belek 'Basamortuan' abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Ekaina bukaeran, Basamortuan singlea argitaratu zuen Bele musikari donostiarrak. Orduan, soilik plataforma digitaletan entzungai jarri zuen, eta, orain, kantaren bideoklipa aurkeztu du. “Irudiak behar zituela sentitzen nuen. Eta halaxe egin genuen, mugikor bakarrarekin eta ilusio handiarekin”, adierazi du artistak.
Bizitzan pasatzen diren une zailei egiten die erreferentzia kantuak, eta itxaropena eskaini asmo du, “optimismora kondenatu gabe bada, hobe”. “Basamortuan egongo den hurrenari” itsasargi bat emanez.
Lide Hernandoren proiektua da Bele, eta Iñigo Etxarri ekoizlearekin batera, funk eta disco erritmoekin garatu dute azken single hau. Iaz argitaratu zuen Herrari albuma Belek, eta aurkezpen kontzertu batzuen ostean, geldialdi bat egin du.