Egia Dantzan egitasmoak dantza eramango du Blas de Otero plazara

Gaurtik hasita, ostiralera bitarte, Egia Dantzan egitasmoak hainbat ikuskizun labur eskainiko ditu Egiako Blas de Otero plazan. Inaem eta Danza a escena egitasmoen kolaborazioaren bitartez antolatu da jarduera hau, eta helburua da kultura ekintzak kalean antolatzea. Ikuskizun laburrak izango dira, eta doakoak.
Irailaren 3an:
Nondik abiatu dira, Nabiga Kolektiboa. 19:00
Trïade, Colectivo Glovo. 19:15
Iraun, Amaia Elizaran & Neønymus. 19:30
Irailaren 4ean:
Todo este ruido, Qabalum. 19:00
Clinch, Ángel Durán Performing Arts. 19:30
Irailaren 5ean:
Los Perros, Led Silhouette. 19:00
Burnt, Lasala. 19:30