Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropada, iruditan

Asteazken arratsaldean egin dute 2025eko Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze estropada, lehenengo aldiz, Donostiarraren parte hartzearekin. Izan ere, araudia aldatu dute aurten, eta Euskotren ligan posturik onena eskuratu duen traineru donostiarrak zeukan ziurtatuta plaza hurrengo bi igandeetan, hau da, Donostia Arraun Lagunak-ek.
Hala ere, Donostiak bi traineru izango ditu Kontxako Banderako bi igandeetan, Donostiarrak hirugarren denbora onena egin baitu sailkatze estropadan, Orioren eta Tolosaldearen atzetik. Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia ere zazpi onenen artean sailkatu dira, eta, beraz, Donostia Arraun Lagunak zazpi traineru horiekin lehiatuko da hilaren 7an eta 14an Kontxako badian.
Kirol emaitzetatik harago, irudi ederrak eman ditu sailkatze estropadak, eta jarraian ikus dezakezue Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatutako bilduma:


















































