Irekiak Gallery Weekend egitasmoa aurrera eramango dute bosgarrenez, hilaren 12tik 14ra bitartean
DAGGEk, Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolatutako egitarauak erakusketetara bisita gidatuak, performanceak eta Kursaaleko fatxadan egingo diren proiekzioak barnebiltzen ditu.

Irekiak Gallery Weekend Donostiak hiriko hainbat gune artistikoetan ikusgai egongo diren erakusketekin ekingo dio bere bosgarren edizioari. Hilaren 11tik 14ra, ostegunetik igandera, aurrera eramango duten egitasmoak hasiko du erakusketa denboraldia. Jaialdiaren helburua da “galerien ahalmena instituzioekin bateratzea, arte garaikidearen bitartez kultur ehuna indartzeko”.
Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak eta Donostia Kulturak, San Telmo museoaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatutako egitarauak erakusketetara bisita gidatuak, performanceak eta Kursaaleko fatxadan egingo diren proiekzioek osatzen dute. Horren bidez, artea askotariko publikoarengana hurbildu eta sortzaileek hainbat diziplinatatik egiten duten lanera gerturatu nahi diete herritarrei.
Esku hartzeak eta performanceak, argazkigintza, eskultura, pintura, marrazketa, arte digitala, proiekzioak… artezaleen gozamenerako aukera ugari izango dira, sei galeriatan banatuta: Groseko Cibrian, La Central Art Gallery eta Arteko; Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak; Antiguako Arteztu, eta Egiako Sakana. Bisita gidatuak eskainiko dituzte ostiraletik igandera zabalik izango dituzten erakusketetan, baita Tabakaleran ikusgai dauden Pálmason eta Arcoíris 82 erakusketetan. Gainera, Tabakaleraren eta Kursaalen arteko lankidetzan, formatu handiko ikus-entzunezko instalazioak proiektatuko dira irailaren 12tik 15era, 20:30etik aurrera. Galeriek, beren aldetik, ekitaldiak antolatuko dituzte, hala nola, kontzertuak, performanceak, solasaldiak, instalazioak…
EGITARAUA
Hilak 12, ostirala
- 17:00etatik 21:00etara, galerietako erakusketen inaugurazioa.
- 20:30ean, proiekzioa Kursaalen.
Hilak 13, larunbata
- 11:00etan, Elena Setien artistaren Sormen prozesutik esku hartze artistikora hitzaldia La Central Art Galleryn. LENA SETIEN artistaren hitzaldia La CENTRAL Art Gallery-n, bertaratutako ikusleekin egindako lan parte hartzailea.
- 11:30ean, bisita gidatuak: euskaraz: La Central eta Sakana galerietan; gaztelaniaz, Arteztu eta Ekain galerietan.
- 17:00etan, bista gidatuak: euskaraz, Arteztu eta Ekain galerietan; gaztelaniaz, Arteko eta Cibrian galerietan.
- 20:30ean, proiekzioa Kursaalen.
Hilak 14, igandea
- 11:30ean, bisita gidatuak: euskaraz, Arteko eta Cibrian galerietan; gaztelaniaz, La Central eta Sakana galerietan.
- 20:30ean, proiekzioa Kursaalen.
Hilak 15, astelehena
- 20:30ean, proiekzioa Kursaalen.
Galerien ordutegiak
- Ostiralean, hilak 12, inaugurazioa, 17:00etatik 20:00etara.
- Larunbatean, hilak 13, 11:00etatik 20:00etara.
- Igandean, hilak 14, 11:00etatik 14:00etara.
- Tabakaleraren ordutegia: Ostegunetik igandera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.