Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada, iruditan

Ostegun arratsaldean egin dute 2025eko Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada, 21 traineruren parte hartzearekin. Donostiarrak, gizonezkoen traineru donostiar bakarra izanik, plaza ziurtatuta zuen Kontxako Banderan, eta hilaren 7an eta 14an badian lehiatuko diren beste zazpi taldeak dagoeneko erabaki dira.
Hain zuzen ere, Bermeo izan da azkarrena, eta atzetik izan ditu, ordena honetan, Orio, Zierbena, Hondarribia, Getaria, San Juan eta Lekittarra. Azken bi horiek, zortzi eta 26 urteren ostean sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko, hurrenez hurren.
Kirol emaitzetatik harago, irudi ederrak eman ditu sailkatze estropadak, eta jarraian ikus dezakezue Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatutako bilduma:
















































