Donostia Arraun Lagunak-ek laugarren bandera irabazteko urratsa egin du
Hamar segundoko abantaila lortu du 'Lugañenea'-k datorren iganderako. Donostiarra, berriz, seigarren postuan sailkatu da.
Donostia Arraun Lagunak-eko neskak garaipena ospatzen.Joseba Parron San Sebastian Donostia Arraun Lagunak garaile argia izan da Kontxako Banderaren emakumezkoen lehenengo jardunaldian. Hamar segundoko aldea atera diote Tolosaldeari, eta bandera historian laugarrenez astintzeko aukera izango dute datorren igandean. Donostiarrak, berriz, jardunaldiko seigarren denbora egin du, lehen txandan laugarren bukatu ondoren.
Hain zuzen ere, nesken lehen txandan aritu dira Donostiako bi ordezkariak. Hasieratik, Arraun jarri da buruan, eta horrela osatu du estropada gehiena. Bigarren luzean, hirugarren kalera etorri, eta Tolosaldearen aurretik abiatu dira helmugara. Astillero izan da hirugarren, eta Donostiarra laugarren postuarekin konformatu behar izan da.
Bigarren txandan, berriz, Oriok itsasoan berretsi du haren hautagaitza estropada irabazteko. Beraiek izan dira azkarrenak, baina ehunenekoengatik eguneko hirugarren denbora egin dute. Alegia, Arraunengandik ere hamar segundora geratu dira. Zumaia izan da bigarren, Hibaika hirugarren eta Hondarribia laugarren.
Xubane Uribarrena Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlariaren adierazpenak jaso ditu hedabide honek estropada jokatu ondoren:
Irati Merkader Donostiarrako arraunlariarekin ere hitz egin du hedabide honek, eta jarraian topatuko dituzue haren adierazpenak:
Bi txanden denboran kontuan hartuta, hauxe da jardunaldiko sailkapena:
1. Donostia Arraun Lagunak 10:29.20
2. Tolosaldea 10:39.20 (+10.00)
3. Orio 10:40:04 (+10.84)
4. Zumaia 10:45.10 (+15.90)
5. Astillero 10:53.88 (+24.68)
6. Donostiarra 10:54.32 (+25.12)
7. Hibaika 10:57.14 (+27.94)
8. Hondarribia 10:58.88 (+29.68)


