Irakurketa taldeari jarraipena emango dio Altzako Bizarrain euskara elkarteak
Irailaren 30etik aurrera, Bizarrain euskara elkarteak irakurketa taldea jarriko du martxan, bigarren urtez. Aurten ere, Fito Rodriguez Bornaetxea euskal idazleak gidatuko du taldea.
“Gune hau gure hizkuntzako literaturaz gozatzeko eta euskarazko irakurzaleekin iritziak eta gogoetak partekatzeko pentsatuta dago”, dio Bizarrainek.
Parte hartu nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak, euskara elkartearen posta elektronikora idatz dezake: bizarrain@altza.net.


