Maren Galvez eta Gorka Granado bikoteak irabazi du Dantza sueltoko txapelketa
Dantza sueltoko txapeldunak, Plaza Berrian.Donostia Festak Donostiako Euskal jaien barruen egin zen atzo Dantza sueltoko txapelketa, Plaza Berrian. Guztira, bederatzi bikote aritu ziren dantzan. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelaztarrak osaturiko bikoteak irabazi zuen. 97 puntu jaso zituzten.
Txapelketa Donostia Festak-ek antolatu zuen, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.


