Merkataritza gunea eraikitzeko obra lizentziaren iraungitzea eskatu du San Bartolome herritarren plataformak

Udaletxean gaur goizean egindako agerraldi batean ezagutarazi dutenez, San Bartolome herritarren plataformak eskaera formala aurkeztu dio Eneko Goia alkateari New San Bartolome SL inbertsio funtsari emandako obra lizentzia iraungitzat jotzeko. Haren bidez, merkataritza gune bat, lurpeko aparkaleku bat eta San Bartolome maldan urbanizazio lanak egitea aurreikusten zen. Eskaeraren oinarria da lizentzia eman eta luzatu zenetik urtebete igaro dela, eta epe horretan ez dela inolako lanik hasi, “lizentziak ezartzen dituen baldintza legalak modu nabarmenean urratuz”, zehaztu dute plataformako kideek. “Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2006 Lurzoruari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legeak eta Gardentasun Legeak aurreikusten dute kasu hauetan lizentzia iraungi behar dela, inolako kalte-ordain eskubiderik gabe”.
Apirilean alkateak publikoki iragarri zuen proiektuari uko egiten ziola eta kontratua bertan behera uzteko negoziazioak abiaraziko zituela, “baina gaur arte ez du bere edukia argitaratu nahi izan, herritarren artean mesfidantza areagotuz”. Prentsaurrekoan, Elkarrekin Donostiako bozeramaile Victor Lasak gogorarazi du prozesu honen hasieratik bere udal taldea “gardentasuna eta legezko hirigintza baldintzak” errespetatzeko eskatzen ari dela eta gehitu du donostiarrek proiektu honi buruzko egia jakiteko eskubidea izateaz gain, legea bere dadin exijitzen dutela.
Plataformaren sustatzaile Odon Elorzak nabarmendu duenez, “ez dago lizentzia gehiago luzatzeko aukerarik, ez baitago hori justifikatzen duen arrazoirik. Luzapen berria eskandalu politiko eta soziala litzateke”. Horregatik,
Odón Elorzak, bere aldetik, azpimarratu du: “Ez dago lizentzia gehiago luzatzeko aukerarik, ez baitago hori justifikatzen duen arrazoirik. Luzapen berria eskandalu politiko eta soziala litzateke”. Horregatik, udalari exijitu diote “berehala deklara dezala New San Bartolome SL-ri emandako obra-lizentziaren iraungipena, legea betetzen dela bermatzeko eta interes orokorra interes pribatuen aurretik defendatzeko”.