Palestinaren aldeko bazkari solidarioa egingo dute Itxaropena tabernan

Parte Zaharreko Itxaropena taberna eta jatetxeak bazkari solidarioa antolatu du bihar, hilak 9, Palestinaren alde. Establezimenduak ohar baten bidez azaldu duenez, Eneko Goia alkatea eta EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko hainbat zinegotzi bertan egongo dira, baita “hainbat arlotako pertsonak” ere. 13:00etan izango da, jatetxean bertan, Enbeltran kaleko 16. zenbakian.
Parte hartzaile bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu bazkariarengatik, eta diru guztia Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari emango dio Itxaropenak. Bazkaria, ordea, berezia izango da: “Bertaratutakoek une berezia biziko dute, mahaietan eserita daudenean ez baitute jango. Ez dute jatekorik izango, palestinar gehienei gertatzen zaien bezala”.