Añargik bazkidetza kanpaina berria jarri du martxan

Maiatza amaieraz geroztik dabil Añorgako Añargi energia komunitatea energia jasotzen; orain, ordea, bazkidetza kanpaina berri bat jarri du martxan, irailean zehar mantenduko dena, Ikastolen Elkartean jarritako eguzki plaketan sortzen den energia banatzen hasi eta gero.
Gerora, badute beste proiektu bat esku artean: Pedro Joseko instalakuntza fotoboltaikokoa. Proiektu honetan eskuratutako energia ere laster banatzen hastea espero du komunitateak.