'Ciudad Clickbait' liburua aurkeztuko du Vicent Molinsek Donostian
Hilaren 11n egingo du aurkezpena eta solasaldia, Bizilagunekin eta Manteo Bizirik plataformek antolatuta

Ciudad Clickbait liburua ondu du Vicent Molins idazlea katalanak, eta horren beraren aurkezpena egingo du ostegunean, hilak 11, Donostian. Bizilagunekin eta Manteo Bizirik plataformek, gainera, solasaldia antolatu dute, 19:00etan, San Jeronimo kaleko Kriptan. “Desazkunde turistikoaren eta bestelako hiri-eredu baten aldeko herritar orori” luzatu diete aurkezpenera joateko gonbidapena.
“Gure hirien aro berria” aztertzen du Molinsek liburuan: “Egungo puntu kritikora eraman gaituzten egiturazko arrazoi ekonomiko, politiko eta sozialak aztertzen ditu”, azaldu dute solasaldiaren antolatzaileek. Begirada zorrotz eta dokumentatu batetik dago idatzita liburua, herritarrek kalean bizi dituzten egoeren ondorioak salatzeko: “Donostian azken urteetan gertatzen ari dena, egiten ari zaizkiguna, ulertzeko gakoak bilatzeko balio dezake liburuak”.