Gazako genozidioa salatu dute hainbat sindikatuk, Donostiako Ospitalean

Donostiako Ospitalaren sarrera nagusia hartu dute gaur goizean LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, ospitaleko langileekin batera; izan ere, Gazako genozidioaren aurkako osasun arloko langile gisa deitu dute elkarretaratzea.
Genozidioa hasi zenetik, 700 eraso baino gehiago egin dira Palestinan, osasun sisteman; horietatik 94 osasun zentroei egindako erasoak izan dira, eta 213 anbulantziei egindakoak. 1151 dira, gainera, erail dituzten osasun langileak. Sindikatuek adierazi dutenez, Gazako ospitalerik handienak ez du itxiko, eta Israelgo presidente den Benjamin Netanyahuri zuzendu zaio: “Pazienteekin geratuko gara”.