Laugarrenez antolatu dute Bidebietako zinema zikloa, egitarau zabalarekin

Laugarren urtez, auzoan zinemaz disfrutatzeko aukera izango dute hurrengo asteburuan Bidebietakoek, Zinebide zikloari esker. Bideak auzo elkarteak Bideberri BHI institutuaren (bertan proiektatuko dituzte film guztiak) eta Donostia Kulturaren eta auzoko hainbat establezimendurekin laguntzarekin antolatzen du egitasmoa, eta auzotarrei hainbat film doan ikusteko aukera ematen die.
Donostiako 73. Zinemaldia hasiko den egun berean abiatuko da 2025eko Zinebide zikloa, hilaren 19an, ostiralean: Tonari no Totoro filma (Hayao Miyazaki, 1988) proiektatuko dute 18:30ean (euskaraz) eta Malasaña 32 (Albert Pinto, 2020) 21:30ean (gaztelaniaz).
Larunbatean, Nazioarteko Zinemaren Klasikoak sailarekin hasiko dira, Orson Wellesi omenaldia eginez. Hain zuzen ere, 12:00etan, Citizen Kane (Orson Welles, 1941) filma proiektatuko dute, gaztelaniaz. Arratsaldean, haurrentzako Smallfoot filma (Karey Kirkpatrick eta Jason Reisig, 2018) proiektatuko dute 18:30ean (euskaraz). Azkenik, 21:30ean, Bajo terapia filma (Gerardo Herrero, 2023) proiektatuko dute (gaztelaniaz).
Amaitzeko, igandean, dokumental bat eta bi film labur eskainiko dituzte, hirurak gaztelaniaz: 7291 dokumentala (Juanjo Castro, 2024) 11:30ean, La pieza que falta film laburra (Bideberri institutuko ikasleak, 2023) 17:00etan eta La carrera film laburra (Bideberri institutuko ikasleak, 2022) 17:15ean.