Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapurreta bat geldiarazi du Pasealeku Berrian

Pasealeku Berritik korrika zebilen ertzaina atzo arratsaldean, gizon bat ingurura erne zegoela ikusi zuenean. Handik gutxira, han bertan aparkatuta zegoen furgoneta baten alarma entzun zuen. Gerturatzean, gizon bat ikusi zuen furgonetaren eta mendiaren artean, eta leiho bat hautsita zuen ibilgailuak.
Ertzainak bere burua hala identifikatzean, gizonetako bat korrika irten zen, baina 50 metrotara harrapatu zuen ertzainak. Bigarren gizona, aldiz, furgonetaren alboan gelditu zen.
Ertzaintzaren hainbat patruila gerturatu ziren bertara orduan, eta 31 eta 36 urteko bi gizonak identifikatu eta atxilotu zituzten, indarrera egindako lapurreta baten saiakera egotzita.