2026ko Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkezteko bilera irekia egingo du udalak

2026ko Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte hiriko Gobernuak eta udal talde politikoek udaletxean egingo duten bilera ireki batean; hilaren 16an, asteartea, izango da bilera eta zergak eta tasak landuko dituzte, besteak beste.
Herritar guztiei irekita egongo den bilera bat izango da, eta udaletxeko udal-batzar egingo dute, 18:30ean. Ijenteatik sartzeko eskatu dute.
Ordenantza fiskalen proiektua azaldu ostean, galderak egiteko tartea zabalduko dute.