Arroz bilketa berri bat egingo du Zaporeak elkarteak igandean

Zaporeak elkarteak 15.000 kilotik gora arroz eta dohaintza ekonomikoak jaso zituen joan den igandean herritarren elkartasunari esker. Beren ekarpena egin zuten herritarrei eskerrak emateaz gain, dei egin du igandean, hilak, 14, aurrera eramango duten bilketan parte hartzera.
Gurekin arraun egin lelopean, berriro jarriko dute postua Bulebarreko kiosko aurrean eta arroza bilduko dute bertan, 09:30etik aurrera. Estropadetako bi igandeetan emandako janari guztia Lesboseko uhartean duten sukaldera bideratuko dute, asilo eskatzaileei jaten ematen jarraitzeko.