Auzoko alkate berriari ongietorria eman diote Intxaurrondo Zaharreko jaietan

Abian dira Intxaurrondo Zaharreko jaiak. Atzo iluntzean eman zieten hasiera ofiziala txupinazoarekin, intxaursariaren banaketarekin eta pregoiarekin.
Arratsaldean egin zituzten alkate berria aukeratzeko hauteskundeak, eta iluntzeko giro horrekin eman zioten ongietorria alkate berriari, poz txistu eta oihu artean. Saria, bestalde, hamar urte bete berri dituen Uliako Lore Baratzak proiektuari eman zioten, eta proiektuko kideek bota zuten txupinazoa.
Abesbatzak Festara eta Intxaurrondo tiene cosas que no tiene el mundo entero abestu zuten, auzotarrek lagunduta, giro bikainean. Jaiak asteburuan zehar luzatuko dira, atzotik hasita igandera arte. Hemen duzue egitarau osoa.