Irati Mitxelena atleta donostiarrak Munduko Atletismo Txapelketan parte hartuko du

Irati Mitxelena donostiarrak eta Aitana Rodrigo katalanak 2025eko Munduko Atletismo Txapelketan parte hartuko dute, Espainiako Atletismo Federazioak hala deituta. Irailaren 13tik 21era egingo dute txapelketa, Tokion.
Beren lehen mundu mailako txapelketa izango da, eta Donostiako Atletikok “gertaera historikotzat” du beraien partaidetza, bai beraientzat, baita klubarentzat ere. Izan ere, partaidetza honekin, atletismo globalaren hitzordu gorenean ordezkaritza duen klub euskaldun bakarra da Donostiako Atletiko.