Harrera beroa egin diote Donostia Arraun Lagunak-i Plaza Berrian

Erakustaldia emanda, Kontxako Bandera irabazi du gaur Donostia Arraun Lagunak-ek, lehenengo jardunaldian egindako lan ona borobilduz. Lehenengo kaletik arraun eginda ere, zortzi segundoko aldea atera dio Lugañenea ontziak Tolosaldea bigarren sailkatuari. Bere historiako laugarren Kontxako Bandera da Martuteneko taldearentzat, hirugarrena jarraian.

Donostiako Udalak harrera egin dio Donostia Arraun Lagunak-i Plaza Berrian, Kontxako Bandera irabazi ostean.Joseba Parron
Estropada amaituta, bandera jaso eta kaiko arrapalara joan dira, bertan hamarnaka zale baitzituzten zain, balentria elkarrekin ospatzeko. Arrapalan ez ezik, kaiko etxebizitza bateko balkoitik ere astindu dute bandera. Ondoren, Plaza Berrira abiatu dira kalejiran, izan ere, harrera egin die bertan Donostiako Udalak.
Jarraian, Donostia Arraun Lagunak-en ospakizunen bideoa ikus dezakezue, Joana Halzuet patroiaren balorazioarekin batera: