Kontxako Banderako bigarren igandea, iruditan

Amaitu da 2025eko Kontxako Bandera: Donostia Arraun Lagunak-ek irabazi du emakumezkoetan eta Oriok gizonezkoetan. Donostiarrako bi traineruak, emakumezkoena eta gizonezkoena, laugarren gelditu dira sailkapen orokorrean, ohorezko txanda jokatuz gizonez eta kontsolazio txanda emakumezkoek. Estropadaren ostean, udalak harrera beroa egin dio Donostia Arraun Lagunak-i Plaza Berrian.
Alaiagoa batzuentzat eta tristeagoa beste batzuentzat, baina giro ederrean pasatu dute goiza herri guztietako arraun zaleek Donostian. Horrela, ohiko legez, irudi ederrak eman ditu egunak, eta jarraian ikus dezakezue Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren argazki bilduma:










































































































































