Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez da gutxiago izan, Gernika-Palestina herri ekimenak aldarrikapenak kalera eta itsasora ateratzeko aprobetxatu baitu bigarren igandea.
Hain zuzen ere, Palestinako banderak han eta hemen egon dira ikusgai. Alde batetik, gizonezkoen zein emakumezkoen traineru guztietan banderak ikusgai egon dira une oro eta arraunlariek Palestinaren aldeko zapiak jantzi dituzte estropada amaitzean. Horrez gain, Aquariumeko fatxadan Palestinako bandera handi bat eskegi dute, eta kaian eta inguruan estropadak ikusten egon diren zale askok eta askok banderak, zapiak edo pegatinak zeramatzaten soinean.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako zenbait argazki ikus ditzakezue:





















































