Aieteko jaiak, iruditan
Aieteko jaietako danborrada.Asier Gonzalez de San Pedro Aieteko jaiak, ohikoak baino luzeagoak izango dira aurten. Izan ere, jardueraz betetako asteburua izan duten arren, bigarren asteburuan ere jaiek jarraituko dute. Larunbata izan zen egun handia, mojito lehiaketa, lasterketa eta danborradarekin. Aieteko jai batzordeak antolatu du lehenengo asteburu hau, eta, hurrengoaz, Lantxabe auzo elkartea arduratuko da. Hemen daukazue egitarau osoa.


