Irati Mitxelena, Munduko Txapelketako finaletik kanpo

Irati Mitxelena donostiarrak ez zuen Tokion jokatutako 2025eko Munduko Atletismo Txapelketan finalerako sailkatzea lortu. Larunbatean egindako sailkatze proban, Donostia Atletikoko kirolariak bere marka pertsonala berdintzea asmo zuen, baina 6,70 metrotik urruti aritu zen. 6,75 metroko jauzia behar zuen zuzenean finalera pasatzeko edota hamabi jauzi onenetako bat egitea. Lehen saiakeran 6,27 metrora heldu zen, bigarrena, baliogabea izan zen, eta azkenekoan, 6,22 metrokoa. Hortaz, kanpoan gelditu zen.
Lehen aldia zuen Mitxelenak Munduko Txapelketan, “gertaera historikoa” bai donostiarrarentzat bai Donostiako Atletikorentzat, izan ere, partaidetza horrekin atletismoaren hitzordu gorenean ordezkaritza duen klub euskaldun bakarra baita.