Palestinari elkartasuna adierazi diote Intxaurrondo Zaharreko jaietan

Jaiak, ondo pasatzeko ez ezik, aldarrikapenerako ere badira, eta, hain zuzen ere, Palestinari elkartasuna adierazi diote asteburuan Intxaurrondo Zaharreko jaietan.
Larunbatean, herri kirolen erakustaldiaren ostean, jaia une batez gelditu eta, jai batzordeak deituta, Zulo Zahar elkartearen aurrera joan ziren auzotarrak, Palestinaren aldeko herri argazkia egiteko. Argi adierazi zuten Israelgo Estatua Palestinan gauzatzen ari den genozidioaren gaitzespena eta palestinarrekiko elkartasuna.
Handik ordu batzuetara, herritar batzuek Palestinaren aldeko beste ekintza bat egin zuten, euren kabuz. Hain justu, Zubiaurre pasealekuaren erdian Palestinako bandera bat jarri zuten eta bi pneumatikori su eman zieten, errepidea moztuz. Hainbat minutuz, zirkulazioa geldirik egon zen tarte horretan.