Alerta Petrov, Lurrin eta OM Lila taldeak egongo dira Parkea Musik Fest jaialdian
Aurtengo Parkea Musik Fest jaialdia, Gasteizen. Parkea Ostegun honetan, hilak 18, izango da Parkea Musik Fest jaialdiaren aurtengo edizioa. Urtero bezala, Euskadiko Parke Teknologikoko enpresetako profesionalen partaidetza dute bertan parte hartuko duten hiru taldeek: Alerta Petrov, Lurrin eta OM Lila taldeek, hain zuzen ere. Donostia Campuseko (Mikeletegi pasealekua, 53) eraikin nagusian izango da jaialdia, 17:00etan, eta ekitaldia publiko guztiari dago zabalik.
Duela zortzi urte egin zuten lehenengo edizioa, “Parkeko enpresetan lan egiten duten pertsonen talentuari eta sormenari bidea zabaltzeko”. Guztira, hamalau edizio egin dituzte, Donostiako, Zamudioko, Gasteizeko eta Leioako parke teknologikoetako campusetan egindakoak kontuan hartuz; aurten, Donostiako edizio honetan, Ruben Saenzen (Alerta Petrov), Noe Ortegaren (Lurrin) eta Rebeca Aztiriren (OM Lila) txanda izango da; Uno Minda enpresako I+G zuzendaria, Deneb Medicaleko ingeniaritza saileko zuzendaria eta Cidetec enpresako ikerlaria dira, hurrenez hurren.
Kontzertuez gain, “topaguneaz gozatzeko aukera” ere egongo dela adierazi dute antolatzaileek: izan ere, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eta lehen 150 pertsonenentzako doako kontsumizioak egongo dira.


