Estibaus parkea birgaitzeko proiektua onartu du udalak

Donostiako Udalak Altzako Estibaus parkea birgaitzeko oinarrizko proiektua onartu du. Era berean, lanen lehen faseko kontratazio espedientea zehaztu dute, 250.574 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta hirurogei egun naturaleko egikaritze epearekin.
Egungo parkea berritzea da helburua, plaza funtzio aniztasuna indartuko duen erdiko anfiteatro natural bihurtuz. Horretarako, inguruko berdeguneak plazara irekiko dtuzte, bertara iristeko modukoak izango dira, eta gelak jarriko dituzte.
Bestalde, harrizko bankuak erabiliko dituzte euskarri moduan. Berdegunea handitu egingo dute, hobiaren gune gogorra kendu egingo baita, eta belarra jarri, eta ur elementuak sartuko dituzte. Esaterako, drainatze sistemaren parte izango diren jolasak.