Hainbat donostiarrek hartuko dute parte 'Discos Mon Oncle' podcastaren Gabonetako kontzertuan

Discos Mon Oncle podcastak antolatutako Gabonetako kontzertuaren hirugarren edizioa egingo dute aurten, eta hainbat donostiarrek hartuko dute parte bertan. Kontzertua abenduaren 18an izango da Viktoria Eugenia antzokian, 19:30ean.
Hamabost talde eta musikarik beteko dute antzokiko oholtza, eta horien artean, Lide Hernando, Sara Azurza, Javier Sun, Paul San Martin eta Joserra Senperena donostiarrak egongo dira. Zerrendan daude, baita ere, Mikel Agirre, Andrea Buenavista eta Pablo Oliva, Simon Ezquiaga, Lidia Insausti, Cheli Lanzagorta, Parade eta Nacho Casado, Itziar Yague eta el Zariatxo Abesbatza.
Antolatzaileen hitzetan, kontzertu “kolaboratibo” eta “askotariko” bat izango da, ekitaldirako bererako sortutako piezak eta klasikoen bertsioak uztartuz: “Eguberriak inspiratzen dituen aldarteen inguruko piezak entzungo dira, izaera akustikoa, lagunartekoa eta familiarra dutenak”, azaldu dute.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, Donostia Kulturaren webgunean.