Zurriola hondartzaren zonifikazioari buruzko galderak erregistratu ditu EH Bilduk

EH Bildu udal taldeak Zurriolako hondartzaren zonifikazioari buruzko galderak erregistratu ditu azken udan eta aurrekoetan bainulariek bainua hartzeko duten espazio mugatuaz egindako kexak partekatuta. Izar Hernandoren esanetan, udalak “lidergo falta eta jarrera konformista” erakutsi du beste behin, “bizilagunen kexekin enpatia izan gabe”.
Espazio publiko batzordean emandako erantzuna “ez dira nahikoa” eta kanpo eskuduntzan oinarrituak direla argudiatu du, alegia, itsas kapitaintza eta sorosleen erabakia dela; “antza, ahaztu egin zaio sorosleak udalaren menpeko langileak direla”. Halaber, aurreratu zuen ez duela aldaketarik aurreikusten “kexak gutxi direlako”. Hernandok, ordea, “kexak orokortuak” izan direla baieztatu du. Hori horrela, banaketa “hobeago bat posible dela, proportzionalagoa eta publikoa” uste du EH Bilduk, egungoa banaketak bainu hartzaileen eta surflarien arteko elkarbizitza eta segurtasuna bermatu beharko balu ere, “urrun dago bainu hartzaileentzako atsegina, segurua eta justua” izatetik.
Aurreratu duen arren ez dela aldaketarik egingo bainulari eta surflariek duten itsaso eremuaren banaketan, EH Bilduren iritziz, posible da erabilera justuagoa eta publikoagoa bermatu dezakeen banaketa bat. EH Bilduren ustez, zinegotziak eman dituen erantzunak “anbizio gabekoak” izan dira eta udal gobernua urrun dago gaiari buruz sorosle, surflari eta bainu hartzaileekin egin beharreko hausnarketan lidergoa izatetik.