Egiako eta Loiolako Erriberako jaietan parte hartuko du Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hiriko bizitza kulturalean parte hartze aktiboaren aldeko apustu sendoarekin hasiko du ikasturte berria. Egitasmo horren barruan, eskolako ikasleak protagonista izango dira Loiolako Erriberako eta Egiako jaietan, eta bi emanaldi eskainiko dituzte.
Ostiralean, hilaren 19an, eskolako ikasleek Loiolako Erriberako festen hasieran parte hartuko dute. Ekitaldia 19:00etan izango da, Bartzelona etorbidean. Bertan, hitzaldiaren ondoren, eskolako Klarinete Ensembleak horretarako bereziki konposatutako musika pieza bat interpretatuko du, auzoko jaiei hasiera emanez.
Bestalde, igandean, hilaren 21ea, hirugarren urtez jarraian Egiako Plaza Berrian ariko dira eskolako kideak. 17:00etatik aurrera, Atotxako Big Combo taldeak pop eta soul errepertorio dinamiko batekin girotuko du arratsaldea.
Jarduera horiek ikasleak ikasturte honetan publikoarekin lehen aldiz harremanetan jartzea dakarte, eta eskolaren balioak islatzen dituzte. Eskolaren ustez, funtsezkoa da ikasleek beren lana erakusteko eta komunitatearekin konektatzeko aukera izatea, prestakuntza eta hiriarekiko lotura indartzeko.