'Komunitateak Indartzen: ze gazte dira parte?' jardunaldia egingo dute urrian Gladys Enean

Komunitateak indartzen: ze gazte dira parte? jardunaldia jarri dute abian Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Adsis Fundazioak, Munduko auzoekin ikasten, bertako auzoan ekin proiektuaren baitan. Gazteei zuzendutako jardunaldi bat da, eta urriaren 1ean eta 2an egingo dute, Gladys Enean.
2020tik Adsiseko Hasierako Lanbide Heziketako lau zentrotan (Basauri, Donostia, Leioa eta Gasteiz) aurrera eraman den partaidetza komunitarioko prozesuetatik abiatzen da jardunaldia: “Partaidetza eta komunitatearen ulermen eta bizipen ezberdinetatik abiatuz, elkarte, hezitzaile eta gazteen artean ezagutza truke kritiko-eraikitzailea sustatuko dugu, komunitarioa den hori eraldatzen eta sustatzen jarraitzeko, gazteak subjektu direlarik”, azaldu dute Sorginlorekoek. Lanketa hori, ordea, lau ardatzetatik egingo dute: tokikotasunaren eta ezagutza globalen hartu-emanetik, giza eskubideetatik, genero ikuspegitik eta jasangarritasunetik.
Helburuak eta egitaraua
Hainbat helburu ditu proiektuak, elkarren artean lotuta dauden arren; lehenik eta behin, gazteen partaidetza joera anitzen azterketa bat egingo dute (zein gaztek, nondik eta nola parte-hartzen duten). Gero, hezitzaileen rolak eta erreferentzialtasunak gazteen parte hartzean duen eragina azpimarratzea, erantzunak zehaztu ahal izateko. Eta, azkenik, elkarrizketa esanguratsuak sortzea partaideen artean, esperientziak eta estrategiak konpartitzen. Horrek, komunitatea indartuko du.
Modu desberdinetan hartuko dute parte gazteek proiektuan, eta horiek guztiak egun eta erdin bildu dituzte antolatzaileek. Hau izango da egitaraua:
URRIAK 1
- 9:30 Aurkezpen instituzionala
- 10:00 Solasaldia: Ze komunitate eta zein gazteren inguruan hitz egiten dugu? Parte Hartuz proiektuko Iker Iraolarekin eta Euskadiko Gazteariaren Kontseiluko Iratxe Uriarte Eigurenekin.
- 11:30 Atsedena
- 12:00 Aurkezpena eta tailerra: Gazteen esperientzia-bizipenen sistematizaziotik ikaspenak, Ela Perez Alvaren eskutik.
- 13:30 Mokadutxoak
- 14:30 Esperientzia mahaia: Gazten antolamenduen ikaspenak. Kamanga Influenceres Club-eko Esther Saugga eta King Nelsonekin, Kardio Klub-eko Lore Etxebarria eta Ekain Zubikarairekin eta 12 Nubes-eko Gasteizko Kale Heziketa Udal Programarekin.
URRIAK 2
- 9:30 Aurreko egunaren laburpena
- 9:35 Esperientzia mahaia: Nola osatu parte-hartze ekimenak gazteekin? Ipar-Hego esperientziak. Kanariar Uharteetako Adsis Fundazioko Aurora Costarekin, Valentziako Adsis Fundazioko Ana Fornés Constanekin (Taleia gazte zentrotik), Centro de la Mujer Peruana Flora Tristaneko Eleana Rodríguez Valerorekin eta BadaBideBat-eko Beñat Benize.
- 11:30 Atsedena
- 12:00 Tailerrak: Gazteen lekua eta Zerk inspiratzen gaitu eta zerk funtzionatzen digu?
- 14:00 Itxiera eta klowklusioak