Angelina Jolie Zinemaldian egongo da, lehen aldiz

Lehen aldiz zapalduko du Angelina Jolie aktore estatubatuarrak Donostiako Zinemaldiko alfonbra gorria. Bere azken filma aurkeztera dator, jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko dena; Couture du izena, eta hilaren 21ean izango da aurkezpen ofiziala. Alice Winocour da zuzendaria eta Louis Garrel, Garance Marillier eta Jolie bera dira aktoreak, besteak beste.
Parisko moda astean kokatzen da Couture; Maxine (Angelina Jolie) zinemagile estatubatuar bat da, eta minbizia duela jakiten du filmean. Anak (Anyier Anei) bere jatorrizko herrialdean, Ipar Sudanen, aldez aurretik ezarritako etorkizun batetik ihes egiten du; eta, Angèle makillatzaile frantsesak gora eta behera egiten du lan moda desfileetan. Hiru emakume hauen bideek elkar topatuko dute, eta fokoen atzean ezkutatzen den erresilientzia azaleratuko da filmean, emakume hauek partekatzen dituzten profesio eta kulturei omenaldia eginez, besteak beste.
Jolirekin luzea da, dagoeneko, Zinemaldiak konfirmatu dituen aktore eta artisten zerrenda.