Giza katea osatuko dute larunbatean, Alzheimerraren Nazioarteko Egunean

Para cada olvido, una mano amiga kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen elkarteak (AFAGI), Hilaren 21ean ospatzen den Alzheimerraren egunerako, eta giza katea osatuko dute larunbatean Kontxako barandan, hilak 20, egun horren omenez. 12:00etan hasi eta hogei minutuko iraupena izango du.
Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatuak azpimarratu du aurtengo leloak Alzheimerra duten pertsonen laguntzan jartzen duela fokua: “Funtsezkoa da etengabe eutsi, orientatu eta lagunduko duen laguntza-sare sendo bat izatea”. Modu berean, AFAGIko presidente Iñaki Olaldek gogorarazi du 13.000 pertsona baino gehiago bizi direla Alzheimerrarekin edo beste dementziaren batekin, eta haien laguntzan dihardutenen lana azpimarratu du.
Giza kateaz gain, jarduera egitarau bat ondu du AFAGIK: mahai inguruak eta hitzaldiak egingo dituzte irailean. Mahai nagusiak Pasaia Donibanen (14), Errenterian (15), Orion (18), Arrasaten, Irunen, Mutrikun eta Zarautzen (19), Donostian (20) y Ordizian (21) izango dira; hitzaldiei dagokienez, berriz, honako hauek eskainiko dituzte:
- Hilak 23, Donostian, 18:00, (AFAGIko kideei zuzenduta)
- Hilak 25, Irunen, 18:30, Lourdes Labaca EHUko Zuzenbide irakasleak emango du.
- Hilak 25, Aretxabaletan, 17:00, Convivir con el Alzheimer. Irekia izango da, Debagoienako GSR egoitzan.