La Perla gunearen emakida 2040ra arte berritzea aurreikusi dute

Apiriletik, Eusko Jaurlaritzaren eskumena da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kostaldeko zuzendaritza. Hori dela eta, Jaurlaritzak La Perla gunearen emakida berritzeko proposamena prestatu du, Donostiako Sustapenak gaur onartzea aurreikusten duena. Emakida 2040. urtera arte luzatzea da asmoa, bere gain hartuz talasoterapia, Bataplan diskoteka, Cafe de La Concha establezimendua, eta Donostiako Atletiko eta Eguzki kluben instalazioak.
El Diario Vasco egunkariak aurreratu du albistea, udaleko iturrien bidez. Aipaturiko emakida berriak urteko 585.000 euroko kanona ezarriko du, eta aipaturiko iraungitze data hiru bider luzatu ahal izango da, 2055. urtera bitarte.