Loiola argirik gabe gelditu da lehen orduan, lanetan izandako leherketa baten harira

Loiolako bizilagunak argirik gabe gelditu dira ostegun goizean tarte batez, Lorategi Hiriko lanetan izandako leherketa baten ondoren. Bizilagun batzuek hedabide honi azaldu diotenez, goizeko lehen orduan leherketa bat entzun da auzoan eta argia joan da. Era berean, Iberdrolako jakinarazpena jaso dute hainbat bizilagunek.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta auzotarrei azaldu dietenez, aipaturiko lanetan tentsio handiko kable bat lehertu dute nahigabe, eta horrek eragin du itzalaldi. Hala ere, 10:30erako argia itzuli da auzora.