Aurrera zirauten Loiolako Erriberako jaiek, larunbatean, hilak 20, auto batek 9 urteko haur bat harrapatu zuenean. Bartzelona Hiribidean gertatu zen ezbeharra, 13:20ak aldera. Haurra hospitalera eraman zuten, baina ez da jakina bere egoera.
Haur bat harrapatu du auto batek Loiolako Erriberan

Lekukoen arabera, haurra errepidera atera zen, eta bertatik pasatu behar zen kotxeak ez zuen gelditzeko denborarik eduki. Alkohol eta droga frogak egin zizkioten gidariari, baina negatiboak izan ziren biak.
Loiolako Erriberako auzo elkarteak Facebook bidez jakinarazi du berria, eta hiribidearen egoera salatzeko aprobetxatu dute: “Udalak Erriberako trafikoa berrikusteko behin eta berriz egiten ditugun eskaerei jaramonik egiten ez dien bitartean, zuen seme-alabei oinezkoen pasabideetan kontuz ibiltzeko azpimarratzeko eskatzen dizuegu”.