'Frankestein', Zinemaldiak gordeta zuen ezustekoa

Urtero gordetzen du Zinemaldiak azken momenturako sorpresa bat, eta Guillermo Del Toro zuzendari mexikarraren Frankestein izango da aurtengo apustua. Bihar emango dute, hilak 26, Antzoki Zaharrean (21:45) eta Viktoria Eugenia antzokian (22:30); larunbatean, hilak 27, berriz, Belodromoan (18:00) proiektatuko dute.
Frankestein pelikula ezagunaren bertsio bat egin nahi izan du Del Torok, istorioaren esentzia mantenduz. “Beldurra, fantasia eta iruditeria bisual oparo eta pertsonala” nahasten ditu filmak, bere produkzio guztietan ikusi daitekeena.
Zinemaldiak 2019an berreskuratu zuen film sorpresa bat emateko tradizioa eta, geroztik, film hauek eman ditu: Joker (Todd Phillips, 2019), Sportin’ Life (Abel Ferrara, 2020), Spencer (Pablo Larraín, 2021), Blonde (Andrew Dominik, 2022), The Killer (David Fincher, 2023) eta Joker: Folie à Deux (Todd Phillips, 2024).