Intxaurrondoko Haur Danborradako ikasleak izango dira Danbor Nagusia eta pertsonaiak
Intxaurrondoko Haur Danborrada, 2024ko desfilean.Beñat Parra 60 urte bete ditu aurten Intxaurrondoko Haur Danborradak, eta 2026ko haur danborradako protagonistak izango dira. Donostia Festak-ek jakinarazi duenez, datorren urteko haur danborradako Danbor Nagusia eta danborradako pertsonaiak Intxaurrondoko Haur Danborradako ikasleen artean erabakiko dira.


