Palestinaren aldeko ahotsek bete dute hiria, Zinemaldian

Euskal Aktoreen Batasunak eta Euskal Herria-Palestina elkartasun batzordeak mobilizaziora deitu zuten astelehenean, hilak 22, asteazkenerako. Zinemaldiaren harira Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko deitu zuten, eta Cinema with Palestina plataformarekin batera egin dute deialdia. Atzo irten zen manifestazioa, 18:30ean.
Zinemagile eta aktore andanak hartu zuten parte mobilizazioan. The Voice of Hind Rajab filmeko aktoreengan jarri zen momentu batean fokua, mobilizazioa Viktoria Eugenia antzokiaren paretik irten eta lehen geldialdia egin zuenean amaitu zelako filmaren proiekzioa; zehaztu beharra dago, hala, Rajab haur palestinarraren heriotzaren inguruko filma dela The Voice of Hind Rajab. Aktoreak hunkituta atera ziren jendearekin batzera.
Hiria zeharkatu zuen mobilizazioak; Kursaaleko zubia gurutzatu, Zurriolan buelta eman, eta Bulebarrean bukatu zen manfiestazioa. Sol Band talde palestinarrak kontzertu laburra eskaini zuen Bulebarrean bertan, eta batzordeko kideek irakurketa egin zuten.
Hemen Joseba Parron San Sebastian argazkilariak izoztutako momentu batzuk:


























