Haurrentzako eta helduentzako bertso eskolak antolatu ditu Bilintxi Balantxak
Izen ematea hurrengo astera arte egongo da zabalik. Bestalde, Bilintx sarian parte hartzeko epea ere zabalik da.
Bertso saio baten artxiboko irudia.Bertsozale elkartea Bilintxi Balantxa Donostiako Bertso Elkarteak helduentzako eta haurrentzako bertso eskolak antolatu ditu 2025-2026ko ikasturterako. Izen ematea zabalik dago oraindik, hilaren 30era arte.
Helduen kasuan, 18 urtetik gorako edonork eman dezake izena —hemen— eta Parte Zaharrean, Añorgan edo Bagera Euskaltzaleen Elkartearen egoitzan (Hernani kalea, 15) jaso ditzakete klaseak. Bestalde, haurren eskoletan 2012tik 2015era jaiotakoek eman dezakete izena, hemen.
Bestalde, Bilintx Saria egitasmoa ere antolatu du elkarteak, Donostian jaio edo bizi diren bertsolarientzat sortutako bertso sariketa. Parte hartu nahi duten bertsolariek urriaren 12ra arte eman dezakete izena, inprimaki bat betez. Azaroan jokatuko dituzte finalerdiak eta finala; hemen daukazue informazio guztia.


