Llopis eta Zudaire, lepotik zintzilik urrea

Iñigo Llopis y Nahia Zudaire Basque Teameko igerilari donostiarrak urrearekin datoz etxera, Singapurreko Mundialean lau estiloetako 400 metrokoa txandaka 34 punturekin irabazi eta gero. Llopisek bi urre batu ditu mundialean, eta Zudairek, berriz, bi brontze eta urre bat.
Goizeko sailkapenean, Nahia Zudaire, Beatriz Lerida, Óscar Salguero y Jose Antonio Mari Alcaraz laukotea bigarren geratu da, 4:38.03ko denborarekin. Aldiz, Óscar Salguero, Nuria Marquès, Íñigo Llopis y Tasy Dmytriv laukotea ere bigarren zebiltzan ia ibilbide guztian zehar, Dmytrivk azkeneko metroak gainditu dituen arte. Horrek eman die mundu mailako titulua, 4:31.50ko denbora eginda.
Domina hauek batuta, laugarrena du Zudairek eta hirugarrena Llopisek; izan ere, bizkar estiloko 100 metroko proban munduko txapelduna izan da Llopis, eta 400 metro libreetan eta 100 metro bular igeriketan irabazi ditu dominak Zudairek.