Zubietako Errebote plazak badu bere plaka
Errebote plazako plaka. Errebotearen Eguna ospatu bezperan, Zubietako Errebote plazari buruzko plaka bat jarri dute, plazan bertan. Errebote jokoari, pilota joko zaharrenetakoari, eta plazari buruzko informazioa jasotzen du.
Gaur eguerdian egin dute Zubietako herri eskolak, eta Usurbilgo zein Donostiako Udalak antolaturiko ekitaldia. Aldiz, bihar eta etzi izango da Zubietako Errebotearen Eguna, eta askotariko jarduerak antolatu dituzte.


