Herri bazkari jendetsua egin dute Altzako Serafinetan, jaien azken egunean

Altzako Harria parkearen inguruko zazpi auzuneetan —Erroteta, Arrizar, Arriberri, Santa Barbara, Elizasu, Los Boscos eta Darieta—, Arriaga Serafinak jaietan murgilduta daude ostegunetik, giro ederrean.
Txupin pertsonaia eszenatokian zintzilik dago ostegunetik eta gaur (hilak 28) kenduko dute, jaiei amaiera emanez. Hala ere, jaien azken eguna ederki aprobetxatu dute auzoan, goizean goizetik. Besteak beste, Ardo Eguna ospatu dute eguerdi partean, urdaiazpiko mozketa eta guzti, eta bazkalorduko paella jate herrikoia izan da eguneko jarduera nagusia, hamarnaka auzotar kuadrilla eta familia elkartu baitira elkarrekin bazkaltzeko.
Jarraian, Ardo Eguneko eta herri bazkariko argazkiak ikus ditzakezue:













































