Aurkeztu dute Altzako historiaren mural berria

Hilabetetako lanaren ostean, atzo aurkeztu zuten (hilak 28) Altzan, auzoaren historia irudikatzen duen murala. Harri Berri haur hezkuntzako eskolaren ondoan margotu du Nestor Otaño Nexgraff’artistak murala, Altzako pasealekuan: hala, orain, “Altzako Historiaren Pasealeku” bihurtu du espazioa.
Kronologikoki margotutako obra bat da, eta 80 metro ditu: auzotarrek diotenez, mural hori “dekorazio hutsa baino gehiago” da; beren “erroen eta nortasunaren isla bat” irudikatzen du. Auzoko jaien testuinguruan aurkeztu zuten atzo, Casares-Tomasene Kultur Etxeko aretoan; hala, auzoaren historiaz hitz egin zuten altzatarrek, beren irudikapen berriaren bueltan.