Urgull taldearen berriena da ‘Odolezko Plaza’

1904eko uztailaren 24ean Donostiako Txofre plazan – orduko zezen plazan – emandako borroka “basati bezain bitxia” kontatzen du Urgull taldearen lehen disko osoak: Odolezko Plaza. Urgull mendiaren inguruan gertatu izan diren pasadizoak kontatu ohi ditu taldeak bere kantuetan, eta oraingo hau, ez da salbuespena izan.
Hogei kantuz dago osatuta lan berri hori; izan ere, hamalau kantu berri, aurretik kaleratutako beste bost birgrabatu dituzte, eta itxiera kantu bat ere gehitu diote. 2023an hasi ziren forma ematen, eta urriaren 11n ikusiko du argia, azkenean. Aurkezpen kontzertua, gainera, Añorgako gaztetxean egingo dute, 21:00tan, eta sarrerak han bertan egongo dira salgai.