Urriaren 1etik aurrera, egoiliarrek TAO bineta berria eraman beharko dute autoan

Donostiako Udalak gogorarazi duenez, datorren asteazkenetik aurrera, egoiliar baimena duten ibilgailuak identifikatzeko bereizgarria nahitaezkoa izango da, zaintza lanak errazte aldera, trafikoa eta aparkalekua salbuespenezko egoeretan arautu behar direnean.
Udalak hiriko lur gaineko aparkalekuak arautzeko sisteman ezarriko dituen aldaketen barruan, berritasun garrantzitsu eta berehalakoenetako bat da. 2023an, bereizgarria kentzea erabaki zen, administrazio eragozpenak sortzen zituelako eta araututako eremuak beste baliabide batzuen bidez zaintzeko gaitasun teknikoa bazelako. Hala ere, neurria ebaluatu ondoren, erabaki da bereizgarri hori erabiltzeak beste kontrol mota batzuk errazten dituela mugikortasun-agenteek edo udaltzainek ibilgailuak azkar eta arin identifikatu behar dituzten egoeretan.
Bereizgarri berria
Udalak bereizgarri berria etxean jaso ahal izateko bidalketa abiatu zuen irailean. Hala, ibilgailuan aurreko urteetako bereizgarriren bat jarrita badago, hura kendu egin beharko da eta itsasgarri berria ibilgailuaren haizetakoaren beheko eskuineko angeluan itsatsi, kanpotik erraz ikusteko moduan egon dadin urriaren 1a baino lehen. Modu horretara, hiriko txartel guztien diseinua homogeneizatuko da, eta iruzurrezko erabilera saihestuko.
Bereizgarria etxean jaso ezean edo beste edozein gorabeheraren aurrean, harremanetarako telefono bat eta posta elektroniko bat jarriko dira: 603 817 714 eta tao_ota_donostia@eysaservicios.com